Gizartea -

KORONABIRUSA

Makrobotiloia desegin dute Altsasun, eta karpa, edariak eta bozgorailua hartu dituzte

Santa Luzia izeneko parajean festa egiteko asmoa zegoela jakin zuten Foruzaingoak eta Guardia Zibilak. Bertaratzean, korrika ihes egin zuten parte hartzaileek, eta bertan utzi zuten material ugari.

Bart Altsasun atzemandako edariak eta ekipoa. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Bart Altsasun atzemandako edariak eta ekipoa.
Bart Altsasun atzemandako edariak eta ekipoa. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko Udaltzaingoak, Nafarroako Foruzaingoak eta Guardia Zibilak makrobotiloia desegin dute bart Altsasun. Ez dute inor identifikatu, baina hainbat material konfiskatu dute: desmuntatu zitekeen karpa, potentzia handiko bozgorailuak, ekipo elektrogenoa eta hainbat edari.

Santa Luzia izeneko parajean festa egiteko asmoa zegoela jakin zuten Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak. Hala, hiru polizia taldeen artean koordinatutako dispositiboa jarri zuten martxan, festa ospatu ez zedin.

Agenteak bertaratzean, korrika ihes egin zuten parte hartzaileek.

Han zegoen materiala konfiskatu eta Altsasuko Guardia Zibilaren kuartelera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Altsasu Foruzaingoa Koronabirusa