Gizartea -
Berritze lanak direla eta
Maria Cristina hotela 2012ko uztailera arte itxita
Belle Epoqueko estilo klasikoa eta dotorea indartu nahi dute. Vértice lanek bederatzi hilabete iraungo dute.
Erredakzioa
Donostiako Maria Cristina hotelak ateak itxiko ditu igande honetan, urriak 4, berritze lanetan hasteko. Datorren urteko uzatilean irekiko dute berriz ere hotela, mendeurrena ospatzeko.
"Etorkizuneko apustua da kalitatezko turismoa erakartzeko" esan dute prentsaurrean Donostiako Udaleko Garapen Ekonomiko eta Kiroletako ordezkariak, Iosu Mirena Ruizek, Maria Cristina hoteleko zuzendariak, Michel naderrek, eta Donostiako Idomeko zuzendariak, Mikel Guerra Ortizek.
Bestalde, "hiriko azpiegitura turistikoena" dela adierai du Ruizek, "Donostia ulertzea zaila da hotelak adierazi nahi duena jakingabe", gaineratu du, besteak beste Zinemaldia bezalako ekitaldietan.
Berritze lanek bederatzi hilabete iraungo dute eta azpiegiturak, dekorazioa eta hiritarrek gehien erabiltzen dituzten gune publikoak berrituko dituzte batik bat.
Naderrek azaldu duenez, Belle Epoqueko estilo klasikoa eta dotorea izan dira "hotela sortu zenetik ezaugarri" nagusia, hori mantendu bakarrik ez, indartu ere egin nahi dute kolore grisa, turkesa eta lila erabilita.
Gosaria, donostiarrekin
Maria Cristina Hotelak Donostiarrek datozen hilabeteetan egingo dituzten berritze lanen nondik norakoak ezagutzea nahi dute. Horregatik, hiritarrei Easo jatetxean gosaltzeko gonbitea egin die, eta logela berriak nolakoak izango diren ikusi ahal izango dute bertan, logela pilotu bat ikusiz.
Gosariak eta bisita gidatuak urriaren 5etik urriaren 7ra arte egin ahal izango dira, goizeko 07:00etatik 11:00 aldera arte.