Gizartea -

17:15etik aurrera

Neurriak hartu dituzte Bilbon itsasadarrak arratsaldean gainez egingo balu laguntzeko

Gaur (17:15), ostiralean (17:50), eta larunbatean (18:30) marea goian dagoenean izango da arrisku handiena, Deustuko erriberan eta Zorrotzaurren bereziki.

Neurriak hartu dituzte Bilboko itsasadarrean. Argazkia: Iker Salgado
Neurriak hartu dituzte Bilboko itsasadarrean. Argazkia: Iker Salgado
Neurriak hartu dituzte Bilboko itsasadarrean. Argazkia: Iker Salgado

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marea biziak direla eta, Bilboko itsasadarrak gainez egin lezake gaur arratsaldean. Arrisku horren aurrean, Bilboko Udalak zakuak jarriko ditu, eta saneamenduko kamioi bat bideratuko du, itsasadarrak gainez egingo balu laguntzeko.

Argazkia: Iker Salgado

Bilboko Udalak arreta eskatu zien atzo herritarrei ostegunetik larunbatera egongo diren marea bizien ondorioz itsasadarrak, arratsaldeetan, gainez egiteko arriskua dagoelako.

Argazkia: Iker Salgado

Gaur (17:15), ostiralean (17:50), eta larunbatean (18:30) marea goian dagoenean izango da arrisku handiena, Deustuko erriberan eta Zorrotzaurren bereziki.

Argazkia: Iker Salgado

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak