Gizartea -
KORONABIRUSA
San Fermin txikito jairik ez da izango aurten Iruñean
Irailaren amaieran ospatzen dira urtero San Fermin txikito jaiak, eta ekitaldi kulturalak eta erlijiosoak egin ohi dira. Aurten, ordea, ez da halakorik izango.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alde zaharreko Jai Batzordeak San Fermin txikiko jaiak aurten ez ospatzea erabaki du. Irailaren amaieran ospatzen dira urtero aipatu jaiak, eta ekitaldi kulturalak eta erlijiosoak egin ohi dira. Aurten, ordea, ez da halakorik izango.
Ohar batean azaldu duenez, COVID19-a dela eta, ohikoa ez den egoera bizi dugu, eta horregatik hartu dute erabakia. "Gogorarazi nahi dugu duela 40 urtetik San Fermin Txikito Alde Zaharreko bizilagun guztiekin eta bertako kolektibo eta dendariekin elkarlanean antolatzen dela".
Azken urteetan San Fermin Txikito jaietan jendetza biltzen zen, eta horren bai auzoa baita bizilagunak errespetatzea garrantzitsua zela nabarmendu izan du urtero jai-batzordeak.
Aurten "egoera bestelakoa da", gaineratu du. Horrregatik, jai hauek antolatzen laguntzen duten beste talde naiz pertsonei hurrengo urteetarako indarrak gordetzeko eskaria egin die.
"San Fermin txikito ez da egongo", baina Jai Batzordea dagoeneko lanean dirau. Ostiralean hasi beharrean, ostegunean hasi daitezkeen jaia batzuetan pentsatzen ari direla jakinarazi dute, eta ekitaldi bereziak pentsatzen ari direla.