Gizartea -

Hip hop

Lleidako rap abeslari bat atxilotu dute terrorismoa goraipatzeagatik

Pablo Hasel rap abeslaria komunisten eta ezker muturreko taldeen artean ezagun egin da bere abesti polemikoengatik. ETA eta GRAPO defendatzen ditu abeslariak bere lanetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Hasel Lleidako rap abeslari gaztea atxilotu du Polizia Nazionalak goizean, terrorismoa goraipatzea egotzita, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.

22 urteko Hasel Auzitegi Nazionalera eraman dute goizean. Abestien edukia eta egindako adierazpenak azaldu beharko ditu abeslariak bertan.

Bestalde, Haselen etxebizitza miatu dute poliziek. Material informatikoa eta zenbait liburu eraman ditu Poliziak bertatik.

Hip hop abeslaria komunisten eta ezker muturreko taldeen artean ezagun egin da bere abesti polemikoengatik. ETA eta GRAPO defendatzen ditu abeslariak bere lanetan.

"Muerte a los Borbones"

"Politicamente incorrecto" izeneko abestian Haselek hurrengoa esaten du: "Gora GRAPO, men ez egiteagatik auzipetu, prest nago".

Bere azken lanetako bat, "Muerte a los Borbones", Internet bidez entzun daiteke.

Iaz kaosenlared.net atarian egindako elkarrizketan, GRAPO errespetatzen zuela adierazi zuen Haselek. Gainera, "ETAk PPko kide bati garondoan tiro egiten zion bakoitzean topa egiten" jarraituko zuela ziurtatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea