Gizartea -
Zaporeak emanaldia
Zaporeak elkarteari arnasa emateko "larrialdizko emanaldia" Donostiako Antiguon
Anari, Jule Goikoetxea, Ruper Ordorika, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, JMartina...hamahirurarteko errenkadan Zaporeak elkartea Moirako errefuxiatu eremuan egiten ari den lanari bultzada emateko.
Irati Azkue, Zaporeak elkarteko kideak adierazi digu Irailaren 9an erretako eremuaren oso antzeko beste bat eraiki dutela, lehen milaka pertsona errefuxiatu ziren tokitik hurbil, berriz ere kartzela moduko batean sartzeko. Haiei jaten emateko 2019ko otsailetik ari da Zaporeak lanean. Orain bezainbesteko egoera zailik ez dute bizi izan baina hala ere lanean jarraitzen dute.
Beraiei laguntza ekonomiko eta animikoa bideratzeko egindako emanaldiare atarian Anarik adierazi digu lotsa dagoela emanaldi hau antolatzeko asmoaren sustraiean, Jule Goikoetxeak landu duen ideia, Europak Europa izateko, Europatik kanporatu egin beharra daukala jendea, eta Amets Arzallusek bi "gu" aipatu ditu: maiuskulaz idazten dena eta minuskulaz idazten dena. Gure ordezkari ez diren GU horiei azkura sortu nahian osatu du bere bertso sorta Amets Arzalluek.