Gizartea -
Garcia Salazar kalean
Bi edukiontzik eta auto batek su hartu dute Bilbon
Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute, inguruetako bizilagunak etxeetatik atera behar izan gabe.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi edukiontzik eta auto batek su hartu dute, gaur goizean, Bilboko Garcia Salazar kalean. Horren ondorioz, taberna eta eraikin bateko egiturek kalteak izan dituzte.
Segurtasun saileko arduradunek jakitera eman dutenez, goizeko bederatzietan eman diete auzokideek sutearen berri eta argitzeke omen dago oraindik sutea zerk eragin duen.
Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute, inguruetako bizilagunak etxeetatik atera behar izan gabe.
Lekukoek adierazi dutenez, edukiontzien sutearen ondorioz, auto batek ere su hartu ostean, ke-laino izugarria sortu omen da Bilboko Garcia Salazar kalean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea