Gizartea -
Valentzian
Gizon bat atxilotu dute 8 hilabeteko haur bat kolpeka hiltzea egotzita
Amaren bikotekidea da atxilotua. Mutikoa irailaren 25ean hil zen buruan jasotako kolpe gogorren ondorioz.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du zortzi hilabeteko haur bat kolpeka hiltzea leporatuta, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.
Amaren bikotekidea da atxilotua. Mutikoa irailaren 25ean hil zen buruan jasotako kolpe gogorren ondorioz.
Aipatu iturrien arabera, mutikoa bi egun lehenago eraman zuten ospitaleko larrialdi zerbitzuetara arnasa hartzeko arazoak zituelako, eta gero Valentziako Ospitale Klinikora eraman zuten oso larri.
Poliziak egin zuen ikerketari esker, haurrak burezurrean hausturak zituela ikusi zuten eta jasotako kolpe gogorrengatik zela ondorioztatu.
Haurra lehenengo aldiz ospitalera eraman zutenean, ustezko hiltzailea ari zen zaintzaile lanak egiten.