Gizartea -

Bizkaia

Sute batek auto bat kiskali du eta beste zortzitan kalteak eragin ditu Trapagaranen

Garrak goizaldean piztu dira kanpoko aparkaleku batean zegoen auto batean, eta ondoan zeudenetara zabaldu dira. Ez da inor zauritu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto bat erabat kiskali da eta beste zortzi kaltetu dira bart Trapagarango (Bizkaia) Aurrera industrialdean piztutako sute batean.

Segurtasun Sailak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez, sua 01:10 aldera piztu da kanpoko aparkalekuan, tailer baten aurrean zegoen autoetako batean, oraindik ez dakite zerk eraginda. 

Garrak ondoan aparkatuta zeuden ibilgailuetara zabaldu dira, eta zortzi auto kaltetu dira: bost autok kalte handiak jasan dituzte; bik, ertainak, eta batek, arinak. 

Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. Zorionez, ez da inor zauritu

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Trapagaran Albisteak Suhiltzaileak