Gizartea -

Koronabirusa

COVID-19az larri gaixotutakoen % 10ek gaitza okertzen duten antigorputzak dituzte

'Sicence' aldizkarian argitaratutako bi ikerketaren arabera, antigorputz horiek sistema immunitarioaren jarduera batzuk eteten ditu, molekula mota bat blokeatuta.

Laborategia. Argazkia: Efe
Laborategia. Argazkia: Efe
Laborategia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19arekin sintoma larriak dituzten pertsonen % 10,2k sistema immunitarioaren lana gelditzen duten antigorputzak dituzte, molekula bat blokeatzen baitute, Science aldizkariak argitaratu dituen bi ikerketaren arabera.

Ikerketetako batean, gainera, arrazoi genetikoek eta immunologikoek COVID-19aren kasu larrien % 15 azaltzen dutela ondorioztatu dute.

Adituek egiaztatu omen dute sintoma larriak dituzten gaixoen % 10,2k immunitate sistemaren molekula bat blokeatzen dutela, I motako interferoia, hain zuzen ere.

Horrek esan nahi du immunitate sistema bera dela birusaren aurkako erantzun egokia galarazten duena eta, gainera, horrek azal lezake zergatik diren zaurgarriagoak gizonezkoak eta 65 urtetik gorakoak.

I motako interferoien aurkako antigorputzak zituzten 101 gaixoetatik, 95 gizonezkoak ziren, eta horrek arrazoi genetikoren bat dagoela iradokitzen du, X kromosoman dagoela zerbait.

Antigorputz horiek zituzten pazienteen erdiak, gutxi gorabehera, 65 urte baino gehiago zituen; beraz, badirudi antigorputz horien maiztasunak gora egiten duela adinarekin batera.

Ikertzaileek, era berean, populazio orokor osasuntsuan dagoen antigorputzen presentzia aztertu dute, eta aztertutako 1.227 pertsonetatik 4k bakarrik zuten antigorputz mota hori.

Pertsona zaurgarrienak identifikatzea

Aurkikuntza horri esker, SARS-CoV-2 bidezko infekzioa duten pertsonetatik sintoma larriak izan ditzaketenak identifikatu ahal izango dira, eta autoimmunitatea duten pertsona horientzako tratamenduak egokitu ahalko dituzte.

Ikertzaileek ezberdintasunak bilatu dituzte bi taldeen artean, eta 13 gene aztertu dituzte, I motako interferoien bidez gripearen birusaren aurkako defentsarako garrantzitsuak direlako.

Emaitzek erakutsi dutenez, gaixotasun larria duten pertsonen kopuru esanguratsu batek alterazioren bat zuen 13 gene horietan, eta, zehazki,% 3k baino gehiagok mutazioak zituen, SARS-CoV-2 birusaren aurkako erantzun egokia eragozten zutenak, I motako interferoien jarduera faltagatik.

Aurora Pujol Bellvitgeko Ikerketa Biomedikorako Institutuko genetista irakaslearen arabera, "orain, badakigunez gazte batzuek zergatik garatzen dituzten gaixotasunaren sintoma larriak, gure aukera terapeutikoak findu dezakegu, hala nola interferoiarekin tratatzea".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa