Gizartea -
SALAKETA
Sexu erasoa egitea leporatu diote Baionako Aviron errugbi taldeko jokalari bati
Neska gazte batek salaketa jarri zuen aurreko astean. Jokalariak ere salaketa jarri du neskaren aurka, leporatzen diona gezurra dela argudiatuz.
EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS
Frantziako Poliziak ikerketa ireki du Baionako Aviron errugbi taldeko jokalari batek duela hilabete batzuk emakume bati sexu erasoa egin ote zion argitzeko.
Joan den astearen amaieran jarri zuen salaketa neskak. Poliziaren aurrean salatu zuenez, duela hilabete batzuk kafe bat hartzera gonbidatu zuen jokalariak bere etxera. Onartu egin zuen, eta behin han zegoela, bortxatu egin omen zuen gizonak.
Jokalariak, bere aldetik, sexu harremanak izan zituztela onartu du, baina harreman horiek adostuak izan zirela esan du eta neskaren aurkako salaketa jarri du "gezurra esatea" eta salaketa faltsua aurkeztea leporatuz.
Ez da auziaren inguruko informazio gehiago jakitera eman.