Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

'Beldur Barik', emakumeenganako errespetua bultzatzeko lehiaketa

EHUren hiru kanpusetako ikasleek parte hartuko dute kanpainan, eta gazteen artean berdintasun jarrerak sustatzen dituzten artelanak sarituko dituzte.

'Beldur Barik' kanpainaren irudia.
'Beldur Barik' kanpainaren irudia.
Abian da Emakunderen 'Beldur Barik' lehiaketa

00:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUren hiru kanpusetako ikasleek 'Beldur Barik' emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako kanpainan eta lehiaketan parte hartuko dute. Lehiaketa horretan, gazteen artean berdintasun jarrerak sustatzen dituzten artelanak sarituko dituzte.

Emakunderen arabera, gazteen artean jarrera sexistak deuseztatzeko beharrari erantzuten dio kanpainak, izan ere, indarkeria matxistagatik aurkezten diren salaketen % 36 30 urtetik beherako jendeak jarri ditu.

Egitasmoaren jarduera nagusia lehiaketa izango da. Gazteen artean berdintasun jarrerak sustatzen dituzten artelanak sarituko dituzte.

Lehiaketan formatu desberdineko artelanak aurkez daitezke (ekintzak, ideiak, bideoak, argazkiak, proiektuak, musika, dantza, performance eta eskulturak) eta bi kategoria egongo dira: bat 12 eta 17 urte arteko ikasleentzat eta beste bat 18 eta 26 urte artekoentzat. Saria mila eurokoa izango da bi kasuetan.

Gainera, lan guztiak 'Beldur Barik' webgunean jarriko dituzte eta bertan boto gehien jasotzen dituen lanaren egileak 300 euroko saria izango du.

Kanpainan Berdinsareak, Eudelek, Emakundek, Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzak, hiru aldundiek, Hezkuntza Sailak, EHUk eta EITBk parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea