Gizartea -
Ertzaintzaren abisua
Kutxazain automatikoak manipulatzearen bidez egindako iruzurrak Bilbon
Egileek dirua ateratzen den zirrikitua manipulatzen dute, eta herritarrak kutxazaina erabiltzen duenean dirua atxikita gelditzen da, hark akats tekniko bat izan dela pentsatzen du.
Erredakzioa
Bilbon eta inguruko herrietan banku erakundeen sukurtsaletan kutxazain automatikoak manipulatzearen bidez egindako iruzurrengatik Ertzaintzak azken asteotan hainbat salaketa jaso ditu.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, egileek dirua ateratzen den zirrikitua manipulatzen dute, eta herritarrak kutxazaina erabiltzen duenean dirua atxikita gelditzen da, hura sukurtsatetik irteten da, akats tekniko bat izan dela pentsatuta. Ondoren, kutxazainetik gertu zelatan egoten diren egileak, bertara itzultzen dira eta dirua jasotzen dute.