Gizartea -
2011ko Bakearen Nobel Saria
Tawakul Karman, hautagaia zela ez zekien Bakearen Nobel sariduna
Yemengo aktibistak ez zuen bere hautagaitzaren berri, "banekien Amerikar Estatu Batuetan eskubiden eta askatasuneran aldeko sari bat irabaz nezakeela, baina ez Nobel saria", adierazi du.
Erredakzioa
Tawakul Karman aktibista yemendarrak, kanpadenda batean pasatzen du gaua semearekin eta alabetako batekin, ez zekien Bakearen Nobel Sarirako hautagai zenik, gaur jakin du berria telebista bitartez.
Nobel Sarien Batzordeak Ellen Johnson-Sirleaf Liberiako presidentearekin eta Leymah Gbowee liberiarrarekin batera izendatu dute Karman 2011ko Bakearen Nobel Saridun. "Emakumeen segurtasunaren eta eskubideen alde bakegintzaN egindako lanagatik" eman diete saria.
"Banekien Amerikar Estatu Batuetan eskubiden eta askatasunaren aldeko sari bat irabaz nezakeela, baina ez Nobel saria ", adierazi du Salehri oposizioa egiteko bide baketsua aukeratu zuen emakumeaK, Katerik Gabeko Emakume Kazetarien Gobernuz Kanpoko Erakundearen sortzaileak, hain zuzen.
"Sari honekin oso pozik nago, iraultza arabiar guztientzat ohore bat da", esan du Karmanek, Tunisia, Egipto eta Yemengo (bere lurraldea) iraultzen garrantzia azpimarratuz.