Gizartea -
Jabe Arduragabeak
Barajasen ez dakite zer egin abandonatutako zortzi hegazkinekin
Hegazkinak 1991 eta 2005 urteen artean abandonatu zituzten. Behin aireportuaren ondasun bihurtuta, erabilera ezberdinak dituzte.
Erredakzioa
Arazo ekonomikoak edota epai judizial batek bultzatuta, zortzi hegazkin jabe bila dabiltza, hainbat urtez abandonatuta egon ostean.
Miguel Angel Oleaga aireportu madrildarreko zuzendariak legezko abisu bat kaleratu zuen hegazkin horien egoera azalduz. Abisu horretan zortzi hegazkinen matrikulak zehazten zituen, baita beraien iritsiera datak: 1991 eta 2005 urteen artean.
Nahiz eta jabe batek bere hegazkina “galdu” edota “ahaztu” izana arraroa iruditu, aparatuaren tamainagaitik batez ere, sarri gertatzen den gauza omen da Barajaseko arduradunen hitzetan. Hori dela eta, protokolo bat ezarri dute horrelako kasuetarako.
“Hegazkin batek erregularki operatzen ez duela ikusten dugunean, jabeekin zer gertatu den ikertzen hasten gara” azaldu du Ignacio Aznarrek, aeroportu madrildarreko Operazio zuzendariak.
Aparatua beraien eskutan dagoenean, Barajasko arduradunek aurrerantzean zer egin erabakitzen dute, hainbat aukera baitituzte.
“Suhiltzaileen praktiketarako bideratu ahal ditugu, edo aireportuko ohiko jardunetarako", argitu du Aznarrek. Horretaz aparte, enkantean jarri edota erakusketetarako erabili daitezke.
Azken kasu horren adibide, Katalunyako museo batera eramandako DC-3 hegazkina da, antzinatasunak bere balioa handitu duelako.
Baliteke ere jabea lokalizatzea baina hegazkinean interesatuta ez egotea. Hori izan zen, hain zuzen, Jet Support enpresaren “Gulfstream 1” hiru hegazkinen kasua, arduradunek ez baitzuten hegazkin horietaz arduratu nahi.