Gizartea -

Koronabirusa

EAEn hil zen umeak ez zuen koronabirusa

Eusko Jaurlaritzak baieztatu du positibo faltsua izan zela. Gaur gaurkoz, ez da adingaberik hil koronabirusarekin Euskadin.

El 28% de los nuevos contagios se ha dado entre menores de 20. EiTB
Kutsatze berrien % 28 nerabeen artean ematen da. Argazkia: EiTB
El 28% de los nuevos contagios se ha dado entre menores de 20. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 14tik 20rako astean Euskadin hil zen 0 eta 9 urte arteko umeak ez zuen COVID-19a, Ignacio Garitano Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Behaketa eta Kontrol Programako koordinatzaileak jakinarazi duenez.

Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuen 9 urtetik beheragoko haur bat hil zela koronabirusarekin. Une horretan bertan ere ezagutu zen koronabirusa ez zela heriotzaren kausa izan, umeak gaixotasun larriak zituelako lehenagotik, baina pandemiaren estatistikan gehitu zuten hala ere, positibo eman zuelako COVID-19 proban. Orain, baina, Osakidetzak baieztatu du positibo faltsua izan zela.

Horrenbestez, gaur gaurkoz ez da adingaberik hil EAEn koronabirusarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Koronabirusa Gazteak