Gizartea -

3.600 pertsona

Buruko gaixotasunak dituzten pertsonek lanpostu gehiago eskatu dituzte

Lanpostu gehiago, prestakuntza profesional eta okupazionalerako programa gehiago, eta egoitza baliabide gehiago eskatu dituzte, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin buruko gaixotasunak dituzten pertsonen familien elkarteak lanpostu gehiago, prestakuntza profesional eta okupazionalerako programa gehiago eta egoitza baliabide gehiago eskatu ditu. Euskadin 3.600 pertsonak dituzte buruko gaixotasunak.

Maria Angeles Arbaizagoitia buruko gaixotasunak dituzten pertsonen eta horien familiartekoen Euskadiko elkarteko presidenteak Buruko Osasunaren Eguna dela eta urriaren 10etik 15era egingo dituzten ekitaldiak aurkeztu ditu, Vicente Araeta Gipuzkoako elkartekoarekin batera, Donostian emandako prentsaurreko batean.

Gaixotasun psikikoak dituztenek "herritar bezala bizitza normala" eduki ahal izatea nahi dute familiartekoek, Arbaizagoititiak esan duenez, eta "estigmak eta diskriminazioa" bukatu egin behar direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea