Gizartea -

Picassoen berreskuratzea

2008an Suitzan lapurtu zituzten bi Picasso aurkitu dituzte Serbian

Bi margolanak. "tete de cheval" eta "verre et picher" Pfaeffkin herrian (Suitza) lapurtu zituzten 2008an.

"Copa y Jarra" (1944), Pablo Picassoren margolana. Argazkia: EFE
"Copa y Jarra" (1944), Pablo Picassoren margolana. Argazkia: EFE
"Copa y Jarra" (1944), Pablo Picassoren margolana. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2008an Pfaeffkin herrian, Zurichetik gertu (Suitza) lapurtu zituzten Pablo Picassoren bi margolan aurkitu dituzte Serbian, Suitzako SF telebista kateak jakitera eman duenez.

1962 urtean margotutako "tete de cheval" (zaldiaren burua) lana eta "Verre et picher" (edalontzia eta txarroa) 1944an margotutako pintura Hannoverreko Sprengel (Alemania) museoak utzita zeuden Suitzako erakusketatik lapurtu zituztenean.

"Harro esan dezaket hiru urte eta erdiko ikerketaren ostean bi margolanak aurkitu ditugula", esan du Charles Faessler fiskalak, Errusiako RIA Novosoti agentziak esan duenez.

Faesslerrek esan du Suitzak pinturak itzultzeko eskatu duela jada. Onik aurktiu dituzte bi margolanak, lapurtu zirenean bezalaxe.

Bestalde, ez dute aurkikuntza egin duten toki zehatzaz ezer esan, eta susmagarrien inguruko informaziorik ere ez dute helarazi.

Sprengel museoak, lanak berreskuratzeagatik ordain saria hitzeman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea