Gizartea -
KORONABIRUSA
Goiak eta Garmendiak negatibo eman dute PCR proban, baina berrogeialdia egingo dute
Biek kontaktu estua izan dute positibo eman duen pertsona batekin. Lehen PCRan negatibo eman dute, baina berrogeialdian jarraituko dute bigarren proba gainditu arte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eneko Goia Donostiako alkateak eta Marisol Garmendia Proiektu eta Obretako zinegotziak negatibo eman dute asteartean egin zieten lehen PCR proban, COVID-19agatik positibo eman zuen pertsona batekin harreman estua izan ostean.
Udalak jakinarazi duenez, ezarritako protokoloei jarraituz, biek berrogeialdia gordeko dute datozen egunetan, bigarren PCR proba egin eta emaitza negatiboa izan arte, lanera itzuli ahal izateko.
Horrela, Goiak datozen egunetako agenda egokitu du, eta asteazken honetan, hainbat bilera modu telematikoan egin ditu.