Gizartea -

'Suminduak' Bruselan

Atxilotutako 'suminduak' aske utzi dituzte Bruselan

Bruselan atxilotu zituzten 27 "sumindu" espainiarrak aske gelditu dira jada. "Gaur gauean berriz parketik joan nahi ez badute, berdin joaktuko dugu", esan du Poliziak.

"Suminduak" Bruselan. Argazkia: EFE
"Suminduak" Bruselan. Argazkia: EFE
"Suminduak" Bruselan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselan atxilotu zituzten 27 "sumindu" espainiarrak aske gelditu dira.

Denera 48 lagun atxilotu zituzten, horien artean frantsesak, alemanak, Belgikako bat eta Greziako beste sumindu bat.

Gaua polizia-etxean igaro dute eta huts administratibo arina jarri diete. Askatasunik gabeko 12 orduko zigorra sa soilik eta ez dago deliturik ez eta isunik ere.

Belgikako Polizia bart atxilotutako Espainia, Belgika eta beste herrialdeetako "suminduak" aske uzten hasi dira, kanpatzeko baimena ukatu ostean.

Elisabeth parkean egun argiz egon daitezke, baina 22.00etatik aurrera (20.00 GMT) joan egin beharko dute Poliziak adierazi duenez.

Gaua pasatzeko parketik gertu dagoen etxe batera joateko aukera eman diete, unibertsitate ohi bateara, ura, argindarra eta berogailua duen eraikin batera.

"Gaur gauean berriz parketik joan nahi ez badute, atzo bezala jokatuko dugu", esan du Poliziako bozeramaileak.

Kanpalekua jarri nahi duten gunean Polizia egongo da egun osoan zehar, baina jarritako baldintzak betetzen ez badira soilik esku hartuko dutela adierazi dute.

Orain egun batzuk parkean kanpalekua jartzeko baimena ukatu zieten, Elisabeth parkean horrelako bilera bat egiteko zerbitzu nahikoak ez daudela iritzita.

Hala ere, suminduek 30 kanpin denda inguru jarri zituzten bertara iritsi zirenean.

Lehen bilera egin zuten bertan geldituko ziren edo unibertsitateko eraikinera joango ziren erabakitzeko. Ordu pare baten ostean, eta erabakirik hartzen ez zutela ikusita, gaueko 23.30ak inguruan (21.30 GMT) Poliziak dendak kendu eta atxiloketak egin zituen.

Suminduek astebete pasako dute Bruselan eta jarduera asko aurreikusi dituzte. Urriaren 15ean amaituko dira beste herrialdeetatik, hala nola, Alemania eta Erresuma Batutik, iritsiko diren beste suminduekin batera egin nahi duten manifestazio batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea