Gizartea -
Adin txikikoen eskubideak
Euskal fiskalek zaintza partekatua sustatuko dute
Gainera, EAEko 13 udalek zaintza partekatuaren aldeko mozio bat onartu dute.
Erredakzioa
Euskal fiskalek banantze eta dibortzio prozesuetan zaintza partekatua suspertzeko "aldeko jarrera" izango dute. Euskal gizartea hori onartzeko prest dagoela esan du Juan Calparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskalburuak.
Zaintza partekatua 2005 urtean jarri zen indarrean Espainian, gurasoek erabaki beharreko "aukera" bezala. Fiskalak esan duenez, baldintza batzuk bete behar dira, besteak beste, gurasoen etxebizitzen gertutasuna, eta bien arteko gutxieneko elkar-ulertzea.
Calparsorok gogoratu du Nafarroan eta Aragoin jada, zaintza partekatua, epaileen aurreneko aukera izateko legeak dituztela, gurasoak akordio batera iritsi ezean.
EAEko 13 udalek zaintza partekatua bultzatzeko mozio bat onartu dute
Zaintza partekatua oinarrizko eskubide gisa ezartzeko mozio bat onartu dute EAEko 13 udalek, Zaintza Partekatuaren aldeko Elkarteak jakinarazi duenez.
Mozioa onartu duten Espainiako 80 udaletatik, 13 Euskal Autonomia Erkidegoan daude. Bederatzi Bizkaian, (Bilbo, Elantxobe, Trapagaran, Barrika, Durango, Balmaseda, Zalla, Sopuerta eta Sestao); hiru Araban (Gasteiz, Laudio eta Langraiz Oka) eta bat Gipuzkoan (Donostia).
Mozioak Babespe eta Zaintza Partekatua aintzat hartzeko eskatzen du, gurasoek "berdintasun osoa" izan dezaten, eta "adin txikikoen monopolio baztertzailea" ekiditeko.
Gainera, Kode Zibilean egin beharreko aldaketak egiteko eskatu diete Gorte Nagusiei, babespe eta zaintza partekatua adin txikikoen oinarrizko eskubide gisa onar dezaten dezaten.