Gizartea -

Bilbo

Bilboko metroaren zerbitzua berrezarri dute Zazpikaleak eta Bolueta artean

15:00ak aldera pertsona bat trenbidera erori da Santutxun, eta metroak harrapatuta hil da. Ondorioz, zerbitzua eten behar izan dute Zazpikaleak eta Bolueta artean, 17:00ak arte.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metroaren zerbitzua berrezarri dute Zazpikaleak eta Bolueta artean ostegun honetako 17:00ak izan baino minutu batzuk lehenago. Izan ere, 14:50ak aldera  pertsona bat trenbidera erori da Santutxun, eta metroak harrapatuta hil da. Ondorioz, zerbitzua eten behar izan dute.

Metro Bilbaok jakitera eman duenez, gorpua altxatu ostean, zerbitzua normaltasunez hasi da berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Metro Bilbao Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo