Gizartea -

Tauromakia

Padilla: 'Begian partxe bat izanda ere toreatzen jarraituko dut'

Juan Jose Padillak adarkada ikaragarria jaso zuen Zaragozan eta, medikuek baieztatu diotenez, aurpegian paralisia izango du eta litekeena da begian ikusmena galtzea.

Padilla, zezenak harrapatu zuen unean. Irudia: EFE
Padilla, zezenak harrapatu zuen unean. Irudia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Padilla toreatzaileak, medikuek aurreko ostiralean (hilak 7) izandako adarkadaren ondorioetaz informatu ostean, lagunartekoei esan die toreatzen jarraituko duela "begian partxe bat izanda ere".

Emaztearekin zegoela entzun du medikuen txostena eta, esan dietenez, aurpegian paralisia izango du eta litekeena da begian ikusmena galtzea, Diego Robles ahaldunaren hitzetan.

Halaber, medikuen esanetan, baliteke denbora pasatu eta gero, behin zauriak itxita eta hausturak sendatuta dituenean, nolabaiteko tratamendua izatea paralisia izan duen aldean, mugitzen saiatzeko.

Padillak bere egoera ezagutu eta gero baieztatu du toreatzen jarraitzeko asmoa duela eta ahaldunei azarorako Ameriketako hegoaldean dituen kontratuak ez hausteko eskatu die. 13an Liman (Peru) dauka hitzordua, 18 eta 19an Venezuelan eta 30ean Quiton, Ekuador.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea