Gizartea -

TRAFIKOA

Goiz korapilatsua A-8an, Zornotzan eta Basaurin izandako hiru istripurengatik

Ez da inor zauritu. Hala ere, istripuen ondorioz, hainbat errei itxi dituzte Irungo noranzkoan. 10:15 aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Bost ibilgailuren arteko istripua, Zornotzan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Bost ibilgailuren arteko istripua izan da Zornotzan
Bost ibilgailuren arteko istripua, Zornotzan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ibilgailuren arteko hiru istripu gertatu dira gaur goizean A-8 autobidean, Zornotzan eta Basaurin, eta auto-ilara luzeak sortu dira Irunera bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ez da inor zauritu, baina ezbeharren ondorioz ilara luzeak sortu dira.

Lehen istripua Malmasingo tuneletan gertatu da. Bi autok elkar jo dute Irungo noranzkoan, eta ezkerreko eta erdiko erreia oztopatu dute; ondorioz, ilara luzeak sortu dira. Ezbehar horretan, ez da inor zauritu.

Gerora, ezbehar horren ilaran, Basaurin, beste bi autok istripua izan dute eta hiru kilometro arteko ilarak sortu dira.

09:45 aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Bestalde, bost autok elkar jo dute gaur goizean A-8 autobidean, Zornotzan, eta ilara luzeak sortu dira. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte (ezkerrekoa eta erdikoa), eta, hori dela eta, ilarak sortu dira. Hala eta guztiz ere, ez da inor zauritu.

Istripua izan duten ibilgailuak erretiratu eta errepidea garbitu ostean, 10:15 aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Bizkaiko albisteak Amorebieta-Etxano albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur