Gizartea -

Atrakzioa itxi egin dute

Zortzi pertsona zauritu dira atrakzio bat behera erorita, Lleidan

Atrakzioak matxura izan zuen martxan zegoela eta lau metroko beso birakariak behera erori ziren. Zaurituen artean zazpi, 9 eta 12 urte arteko haurrak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi pertsona zauritu ziren atzo Agramunt (Lleida) herriko atrakzio bat lau metroko altueratik behera erorita. Zaurituak, horien artean zazpi 9 eta 12 urte arteko haurrak, Lleidako Arnau de Vilanova Ospitalera eraman zituzten, baina bart gauean bertan eman zieten alta. Beste bi adingabe, berriz, ezbeharra izan zen tokian artatu zituzten, baina ez zituzten ospitalera eraman behar izan. Gehienek kolpeak jasan zituzten, besoetan, sabelaldean eta bizkarrezurrean.

Ezbeharra atzo arratsaldeko 19:00ak aldera jazo zen, atrakzioak martxan zegoela matxura izan zuen, eta bat batean, beso birakariak lau bat metroko altueratik behera erori ziren. Esquadra Mossoak ezbeharra ikertzen ari dira, eta momentuz atrakzioa itxi egin dute.

Bernat Sole Agramunteko alkateak jakinarazi duenez, atrakzioari istripua izan baino lehenago "irregulartasunak" antzeman zizkioten eta arazoa ebatsi aurretik arduradunek martxan zergatik ipini zuten ikertuko dutela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea