Gizartea -
Zahartzaroa
Dibortzioen igoerak kirurgia estetiko intimoa bikoiztu du
Pubisaren lipoeskultura, baginaren hertsadura, ezpainen txikiagotzea eta himenaren berreraiketa dira gehien eskatzen diren teknikak.
Erredakzioa
Kirurgia estetiko intimoak egiteko eskaerak bikoiztu egin dira azken bost urteetan, eta horren arrazoia dibortzio-tasen handitzeari egotzi diote adituek, egoera berri horrek emakumeak bere parte intimoetaz gehiago arduratzea dakarrelako, bai estetika kontuagaitik bai osasunagaitik.
Datu hauek Ivan Mañero kirurjilari plastikoak eta José Serres Bizitza-luzeera eta Zahartzearen Kontrako Espainiar Medikuntzako Elkarteko ( Semal) presidenteak eman dituzte, elkarte horrek antolatzen duen X. Kongresuan.
Elkarte honek egindako ikerketaren arabera, azken urteetan gehien erabilitako teknikak pubisaren lipoeskultura, baginaren hertsadura, ezpainen txikiagotzea eta himenaren berreraiketa dira.
Gainera, txostenean argi geratu da neska gazteek jaiotzetiko malformazioak zuzentzera joaten direla horrelako kirurjileengana, eta berriki ama izan direnek, erditze osteko kirurgia zuzentzailea jaso dute.
Dibortziatutakoak, arabeak eta ijitoak dira himenaren berreraiketaren teknika gehien eskatzen dutenak, eta 50 eta 60 urteko emakumeek, beraien eremu intimoan jasandako zahartze naturala gazteagotzeko asmoz, hainbat operazio ezberdin eskatzen dituzte, hala nola ezpainen betetzea, laser bidezko zuzenketa,...
Kongresu bukaeran, Semaleko zuzendariak zahartzearen kontrako dekalogo bat aurkeztu du, honen kontrako neurri garrantzitsuenak nabarmenduz, hauen artean ez erretzearena, osasuntsu jatearena, ariketa fisikoa egitearena, emozioak eta estresa kontrolatzearena, eta umore ona izatearena.