Gizartea -

Aurkikuntza

Historiaurreko kraken erraldoi baten gordelekua aurkitu dute Nevadan

Triasiko garaian ozeanoetan mitologiako Krakenaren moduko olagarro erraldoiak bizi zirela adierazi du paleontologo estatubatuar batek. Itsasoko monstruo horiek utzitako aztarnak aurkitu ditu Nevadan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baleek baino lehenago, ozeanoak iktiosauro izeneko itsas munstro batzuek zeharkatzen zituzten. Hagin irregularreko basapiztia erraldoiak ziren, eskola autobus baten tamainakoak, Triasiko garaian elikadura katearen goikaldean zueden, baina Mark MacMenamin zientzialari estatubatuarrak Nevadan aurkitutako hainbat aztarna ikertu ondoren, garai hartan, iktiosauroak baino handiagoak eta trebeagoak ziren beste munstro erraldoi batzuk bizi zirela jakinarazi du. Itsasoan mitologiako krakenen moduko piztiak bizi zirela ziurtatu du.

Minneapolisko Geologoaren elkarteak egin ohi duen urteko batzarrean eman du aurkikuntzaren berri, McMenaminek, eta webgunean argitaratu dituzte ikerketaren inguruko xehetasunak.

Nevadako inguru batean aurkitu dituzte historiaurreko olagarro erraldoien ebidentziak, iktiosaurio talde baten fosilak azaldu ziren gune batean, hain zuzen.

Fosil horiek zientzialari askok ikertu dituzte, eta askok piztia taldea hondoa jota hil zela ondorioztatu dute. Baina MacMenamin arabera, iktiosauroak ez ziren hondoa jota hil, beste animalia baten erasoen ondorioz baizik. Hau da, aurkitutako fosilen arabera, hezurdurak era antolatuan agertu zirela frogatu du eta hori olagarro erraldoi baten lana izan zela pentsarazi dio. 

"Egungo olagarroek hori egiten dute", esan du McMenaminek, "uste dut iktiosaurio horiek mitologiako krakenek ehizatu zituztela eta jan ondoren bertan utzi zituztela", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea