Gizartea -

Hautemandako ikasleak

Hiru urtetan gaitasun handiko umeak bikoiztu egin dira Euskadin

Gaur egun adimen gaitasun handiko 142 ikasle daude, eta aparteko neurri batzuk dituzte dagozkien ikastetxeetan, Celaa Hezkuntza sailburuak jakitera eman duenez.

Aparteko talentua duten ikasleak hizpide, Hezkuntza Batzordean

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko hezkuntza-sisteman hautemandako adimen gaitasun handiko ikasleak, unibertsitatean ez daudenak, bikoiztu egin dira azken hiru urteotan; 2008an 73 izatetik gaur egun 142 izatera pasatu dira.

Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Legebiltzarrean izan da, ikasle horiei hezkuntza sistemak ematen dizkien erantzunei buruz hitz egiteko.

Gaur egun adimen gaitasun handiko 142 ikasle daude, eta aparteko neurri batzuk dituzte dagozkien ikastetxeetan, Celaak jakitera eman duenez.

Halaber, sailburuak esan du datu hori ez dela "ezkortasunerako arrazoi", nahiz eta Hezkuntza eta Zientzi Ministerioak 2000. urtean gaitasun handiko pertsonak ikasle guztien % 2 eta 5 artean egotea aurreikusi.

Celaak adierazi duenez, hezkuntzan aniztasunari arreta emateari buruzko egitasmo estrategiko bat amaitzen ari da Hezkuntza Saila, gaitasun handiko ikasleak ere hartzen dituzte bertan; bi hilabetera ezagutzera ematea eta ikastetxeetan banatzea espero duela gaineratu du.

Ikasleei orientazio gida bat emateko ere lanean ari da Eusko Jaurlaritza, aparteko beharrak dituzten ikasleei arreta eta babesa emateko. Lehen aipatutako Ministerioaren txostenaren arabera, ikasle horietatik % 70ek ikastetxeetan errendimendu baxua izan ohi dute, arreta eta estimulu egokiak jasotzen ez dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea