Gizartea -

Gasteizen

Banku bateko zuzendaria atxilotu dute lapurreta egiten saiatu delakoan

Banketxeko zuzendariaren anaia saiatu zen lapurreta egiten, baina bertan behera utzi behar izan zuen saiakera, hainbat bezero inguruan baitzituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizeko banketxe bateko zuzendaria eta haren anaia atxilotu dituzte, lehenak zuzentzen zuen bulegoan lapurtzen saiatzea leporatuta. Dirudienez, arazo ekonomikoak dituzte biek.

Gertakizunak ostiralean izan ziren, eta Herrizaingo Sailak gaur eman du horren berri, prentsa-ohar baten bidez.

Herrizaingo Sailaren arabera, bankuko zuzendariaren anaia saiatu zen lapurreta egiten, baina, hainbat bezero inguruan zeudela eta, bertan behera utzi behar izan zituen lanak. Lekuko batek susmagarriari jarraitu ostean, Ertzaintzak atxilotzea lortu zuen.

Banketxeko zuzendariari deklarazioa hartu ondoren, hori ere atxilotu zuten, “arazo ekonomikoek behartuta" lapurreta anaiarekin batera antolatu zuela aitortu baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea