Gizartea -
SUTEAK
Bi pertsona zauritu dira Arrigorriagan, Lasarte-Orian eta Zamudion izandako suteetan
Gizon bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dute erredura arinengatik. Bestalde, gizon bat Gurutzetara eraman dute Zamudioko sutean kea arnasteagatik. Sute guztiak itzali dituzte dagoeneko.
EITB.EUS
Bi pertsona zauritu dira Lasarte-Orian eta Zamudion izandako suteetan eta Donostia Ospitalera eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi Zerbitzuak Twitter kontuaren bitartez jakinarazi duenez.
Lehen sutea 02:10 aldera piztu da Zamudioko Ugalde Gure industrialdeko enpresa batean. Larrialdi zerbitzuetako langileek 59 urteko gizon bat erreskatatu dute eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik.
Bigarren sutea 02:20 aldera piztu da Lasarte-Oriako Adarra kaleko etxebizitza batean. Etxeko bizilagunetako batek, 54 urteko gizonak, erredura arinak izan ditu eta Donostia Ospitalera eraman dute. Halaber, adin txikiko neska bat tokian bertan artatu behar izan dute kea arnasteagatik.
Hirugarren sutea atzo gauean piztu zen Arrigorriagako Atxukarro industrialdean. Dena den, ez zen inor zauritu.
Sute guztiak itzali dituzte dagoeneko.