Gizartea -

GERTAKARIA

Adineko emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

10:45 aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote gorpu bat ur gainean zegoela Bilboko itsasadarrean, San Anton zubiaren eta Martzana kaiaren parean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko emakume baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Bilboko itsasadarrean, San Anton zubiaren parean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Astearteko 10:45 aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote Bilboko itsasadarrean gorpu bat ur gainean zegoela, San Anton zubiaren eta Martzana kaiaren parean.

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira eta gorpua uretatik atera dute. Adineko emakume batean gorpua da, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du emakumea identifikatu eta gertatutakoa argitzeko..

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Itsasadarra Bilbao Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak