Gizartea -
Zirkulazio istripua
Motorzale bat larri zauritu da Etxarri Aranatzen
Gizona, 36 urtekoa, bidetik atera, egurrezko baranda baten aurka jo eta bi metroko malda batetik erori da.
Erredakzioa
Motorzale bat larri zauritu da Etxarri Aranatzen izandako zirkulazio istripu batean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen. Orduan, motorzalea (36 urtekoa eta aipatu herriko bizilaguna) bidetik atera, egurrezko baranda baten aurka jo eta bi metroko malda batetik erori zen.
Foru Gobernuak azaldu duenez, Nafarroako Ospitalera eraman zuten, Foruzaingoak ikerketa abiatzen zuen bitartean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea