Gizartea -

KORONABIRUSA

Goia eta Garmendia lanera itzuliko dira bigarren PCR proban negatibo eman ondoren

Donostiako alkatea eta Proiektu eta Obretako zinegotzia berrogeialdian zeuden, COVID-19an positibo eman zuen pertsona batekin harreman zuzena izan ostean.

Eneko Goia. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Eneko Goia. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Eneko Goia. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK |ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Marisol Garmendia Proiektu eta Obretako zinegotziak negatibo eman dute astelehen honetan, urriaren 5ean, bigarren PCR proban. Horrela, bi kargudunek berrogeialdian egoteari utziko diote eta lantokira itzuliko dira, udaletxera.

Goia eta Garmendia berrogeialdian zeuden, aurreko astean COVID-19an positibo eman zuen pertsona batekin harreman zuzena izan ostean. Biek egin zuten lehenengo PCR proban ere negatibo eman zuten.

Donostiako alkatea eskertuta agertu da egun hauetan jasotako mezu eta dei guztiengatik, eta eskerrak eman dizkie egoerara egokitu eta programatutako hitzorduak modu birtualean egitea onartu duten guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia Gipuzkoa Eneko Goia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa