Gizartea -

GIPUZKOA

Ertzaintza asteartean Lasarte-Orian izandako istripuaren lekuko bila dabil

Informazioren bat duten pertsonei Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafiko Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu diete. Gizon bat, 42 urteko andoaindarra, larri zauritu zen ezbeharrean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lekukoak behar ditu asteartean N-1 errepidean, Lasarte-Orian, Gasteizko noranzkoan, gertatu zen istripuaren nondik norakoak argitzeko. Ezbehar horren ondorioz, furgoneta bateko gidari bat larri zauritu zen, horren ibilgailuak eta kamioi batek talka egin ostean. Furgonetako gidaria, 42 urteko gizona eta Andoaingo bizilaguna, harrapatuta gelditu zen eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten.

Hasiera batean, larrialdi zerbitzuek istripua izan zen tokian bertan artatu bazuten ere, gerora, Donostia Ospitalera eraman zuten, larri.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra astearte arratsaldean gertatu zen, 16:55ean, Lasarte-Orian.

Ezbeharraren inguruko daturen bat eman dezaketen lekukoei Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafiko Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu diete, 943 53 91 19 telefonora deituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Albisteak Gipuzkoa EAE Gizartea albisteak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Prentsa digitalaren azken orduko Lasarte-Oria albisteak Gaurko azken ordukoa Suhiltzaileak albisteak Madril-Irun errepidea Errepideko istripuetan zauritutakoak