Gizartea -

Koronabirusa

91ra jaitsi da COVID-19agatik itxita dagoen ikasgela kopurua EAEn

2 urtetik hasita hezkuntza ez unibertsitarioko ikasgela guztien % 0,52a da hori, eta bezperan baino 11 gutxiago.

Eskola. Argazkia: Efe
Eskola. Argazkia: Efe
Eskola. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn 91 ikasgela daude itxita COVID-19 kasu positiboren bat dutelako, hau da, bezperan baino 11 gutxiago, eta 2 urtetik hasita hezkuntza ez unibertsitarioko ikasgela guztien % 0,52.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak zabaldutako datuen arabera, gaur eguerdian 59 ziren ikasgelaren bat koronabirusagatik itxita zituzten eskolak, asteazkenean baino sei gutxiago. Gainera, ez dago zentro osorik itxita.

Guztira 91 dira zarratu dituzten ikasgelak, bezperan baino 11 gutxiago. 2 urtetik hasita hezkuntza ez unibertsitarioan dauden 17.554 ikasgelen % 0,52 da hori.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Koronabirusa