Gizartea -
Iragarpena
Giro eguzkitsua asteazkenean, EAEn
Gaur, asteazkena, arratsaldean behe-hodeiak garatuko dira; ostegunean, eguna behe-hodeiekin hasi arren, eguzkia gailenduko da; eta ostiralean giro eguzkitsua izango dugu.
Erredakzioa
Giro eguzkitsua izango dugu gaur, asteazkena, baina tarteka hodeiak agertuko dira, Euskalmeten arabera. Kostaldean behe-hodeiak garatuko dira, bereziki arratsaldean. Tenperatura maximoak ez dute aldaketa handirik jasango.
Ostegunaren lehen erdian, behe-hodeiak garatu daitezke kostaldean, baina arratsaldean eguzkia nagusitzen joango da. Barrualdean, berriz, zerua oskarbi egongo da. Tenperaturak behera egingo dute, baina maximoak 20-25 gradu inguruan izango dira.
Giro eguzkitsua ostiralerako. Goizaldean eta lehenengo orduetan hodeitsu egongo da, baina gainontzeko orduetan eguzkia nagusituko da. Termometroak ez dira asko aldatuko, eta tenperatura maximoak 20-25 gradu inguruan jarraituko dute.