Gizartea -
Jazoera
Hiru lagun atxilotu dituzte Bilbon zerbitzari bati eraso egiteagatik
Ertzaintzak 19, 21 eta 28 urteko hiru gazte atxilotu ditu, Boluetako diskoteka bateko langile bat jipoitu eta zauriak eragin ostean.
Erredakzioa
Bilboko Ertzainetxeko agenteek 19, 21 eta 28 urteko hiru gazte atxilotu ditu asteazken honetako goizalde partean, Bolueta zonaldeko diskoteka bateko zerbitzari bati kolpatu eta zauriak eragin ostean.
02:00ak pasata, Ertzaintzako Koordinazio Zentroak dei bat jaso du, Boluetako aisialdirako zonaldean liskar bat zegoela abisatuz. Patruila bat bertaratu da eta taberna bateko segurtasun atezain batek hiru gazte identifikatu ditu liskarraren errudun bezala.
Agenteek hiru gazteak atzeman eta identifikatu dituzte. Lekuko batzuk eskainitako informazioaren arabera, hiru gazteek diskoteka bateko zerbitzari bati eraso egin zioten. Ertzaintzak bertan atxilotu ditu.
Zerbitzariak zauriak jaso zituen begietan eta lekura hurbildu zen anbulantziako sendagileek aztertu ostean, Basurtuko Ospitalera eraman zuten.
Atxilotuei lesio delitua leporatu diete eta behin Ertzaintzako izapideak amaituta, epailearen esku geratuko dira.