Gizartea -
Gertaera
Beasaingo mendizale bat hil da Txindokin
Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik gizonezkoa 12:30ean amildegira erori da, tontorraren inguruan zela. Lainoek erreskate taldearen lanak eragotzi dituzte.
Erredakzioa
Besaingo mendizale bat (23 urte) hil da arratsalde honeta, Txindoki mendian, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, gizonezkoa 12:30ean amildegira erori da, tontorraren inguruan zela. Lainoek erreskate taldearen lanak eragotzi dituzte, baina azkenean arratsaldeko lehen orduan gorpua erreskatatu ahal izan du Guardia Zibilak, Nafarroatik iritsitako helikoptero baten bidez.
Gorpua Donostiako auzitegiko institutu anatomikora eramaten dute autopsia egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea