Gizartea -

Gertakaria Tenerifen

Ama lorategian lurperatu du, pentsioa kobratzen jarraitzeko

Emakumeak 90 urte inguru zituen eta 2007an berez hil zen; orduz geroztik bere etxeko lorategian egon da lurperatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek aitortu du 2007. urtetik ama etxeko lorategian lurperatuta izan duela. Gertakari izugarria Tenerifen jazo da, Adeje izeneko herri batean.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, joan den irailaren 26an frantziar jatorriko emakume bat Adejeko epaitegira joan zen eta, damututa, pentsioa kobratzen jarraitzeko ama etxeko lorategian lurperatuta zeukala aitortu zuen. El Dia izeneko egunkariaren arabera, autopsiak baieztatu du emakumea berez hil zela eta gorpuaren hondakinak duela 11 egun atera zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea