Gizartea -

Koronabirusa

110era igo da EAEn COVID-19agatik itxitako ikasgelen kopurua

2 urtetik unibertsitate aurreko hezkuntzan dauden ikasgelen % 0,63 da hori, eta aurreko ostiralean baino 11 gehiago dira. Guztira 78 zentrotan daude ikasgelak itxita.

Legorretako eskola. Argazkia: EiTB
Legorretako eskola. Argazkia: EiTB
Legorretako eskola. Argazkia: EiTB

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

110 ikasgela daude itxita EAEn COVID-19 kasuren bat tartean dagoelako, aurreko ostiralean baino 11 gehiago, eta 2 urtetik unibertsitate aurreko hezkuntzan dauden ikasgelen % 0,63.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak zabaldutako datuen arabera, gaur eguerdian 78 ikastetxetan zegoen ikasgelaren bat itxita, ostiralean baino 11 gehiagotan. Hala ere, ez dago zentro osorik itxita edo jarduera etenda.

Itxitako ikasgelen kopurua 110ekoa da, eta kasu honetan ere 11 gehiago dira ostiralean baino. Datu horiekin, 2 urtetik unibertsitate aurreko hezkuntzan dauden 17.554 ikasgelen % 0,63a dago zarratuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Koronabirusa