Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak beste baheketa bat egingo du ostegunetik aurrera Azpeitian

17 eta 40 urte arteko herritarrak daude deituta. Azkoitian, berriz, 35 positibo atzeman dituzte, egindako 3.669 proben % 1,14a. Sansomendiko baheketak martxan jarraitzen du, 18 positiborekin.

PCR proba. Argazkia: Efe
PCR proba. Argazkia: Efe
Azken zazpi egunetan 71 kasu berri agertu dira Azpeitian

1:38

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak beste baheketa bat egingo du, oraingoan Azpeitian (Gipuzkoa), Ignacio Garitano Osakidetzako eta Osasun Saileko Zaintza eta Kontrol Programako koordinatzaileak iragarri duenez.

Pandemiak herri horretan duen joera ikusita hartu dute erabakia, eta proba egitera deituta egongo dira ostegunetik aurrera 17 eta 40 urte arteko herritarrak.

Aurki emango dute ordutegiei buruzko informazioa, eta hitzordua eskatzeko telefono zenbakia.

Azkoitiko eta Sansomendiko emaitzak

Bestalde, Garitanok Azkoitiko (Gipuzkoa) eta Sansomendiko (Gasteiz) baheketen emaitzen berri eman du.

Azkoitiko kasuan, 3.669 probetatik 35ek eman dute positibo, hau da, % 1,14k.

Sansomendin, berriz, ez da baheketa prozesua amaitu, baina oraingoz 18 positibo atzeman dituzte 1.846 PCR egin ondoren, hau da, % 0,98k eman du positibo.

Garitanok prozesuen balorazio positiboa egin du, bestela ezkutuan egongo liratekeen kasu berriak ikusi eta isolatu ahal izan dituztelako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Azpeitia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Azkoitia Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa