Gizartea -
Gertaera
Hildako bat eta zauritu larri bat Amurrion, hegazkin txiki bat erorita
Istripua 12:40ak aldera jazo da, hegazkina Arabako udalerriko lursail batera erori denean. Antza denez, lur-hartzeko maniobra egiten saiatu dira motorrean arazo bat zutela ikustean.
Erredakzioa
Hegaldi irakasle bat hil da eta horren ikaslea larri zauritu motorrik gabeko hegazkin txiki bat Amurrion erorita, Udaltzaingoak jakitera emandakoaren arabera.
13:00 jotzear zeudela, motorrik gabeko hegazkin txikia erori egin da Lopezeko gainean, Amurrio eta Aiala udalerrien arteko leku menditsu batean. Antza denez, lur-hartzeko maniobra egiten saiatu dira motorrean arazo bat zutela ikustean.
Istripuaren lekura Larrialdietako Zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikopteroa joan dira, eroritako lekura iristea zaila baita.
Loiuko aireportuko kontrol-dorreak eman dio Ertzaintzari istripuaren berri.
Herrizaingo Sailak eta Loiuko aireportutik jakitera eman duenez, hildako pertsona (27 urte) Plentziakoa (Bizkaia) da. Haren ikaslea (24 urte) Zaratamokoa da (Bizkaia), eta "oso larri" dago Larrialdietako Zerbitzuan, Gurutzetako Ospitalean, buruko traumatismo batengatik, Osakidetzak jakitera eman dutenez.