Gizartea -
GIPUZKOA
Etxeetako uraren kalitatea egiaztatzeko balizko iruzur batez ohartarazi dute
Gaiari buruzko herritarren hainbat kontsulta jaso ditu Donostiako Udalak. Hala ere, ez Udalak, ez Añarbeko Urak, ez dute abian antzeko kanpainarik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostian hainbat herritarrek jo dute Udalera, beren etxeetako uraren kalitatea egiaztatzeko hitzordua jartzeko telefono dei bat jaso dutela esanez. Horren harira, Donostiako Udalak ohartarazi duenez, litekeena da iruzur bat izatea.
Udalak ohar batean zabaldutako informazioaren arabera, ez Udalak, ezta Añarbeko Urak ere, ez dute abian antzeko kanpainarik. "Oso litekeena da iruzur edo engainu mota bat izatea", ohartarazi dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea