Gizartea -

Bederatzi festa nazional

Festa nazional bat gehiago izango da 2012ko lan-egutegian

Datorren urtean bederatzi festa nazional izango dira autonomia erkidego guztietan, aurten baino bat gehiago; erkidego bakoitzaren eguna ospatuko da, gainera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko lan-egutegian bederatzi festa nazional, aurten baino bat gehiago, izango dira autonomia erkidego guztietan; gainera, erkidego bakoitzak bere eguna ere ospatuko du, Lan Zuzendaritza Nagusiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu duenez.

Zortzi egun “ordezkaezin” izango dira jaiegun Estatu osoan datorren urtean, eta urtarrilaren 6ko eguna gehitu diete horiei. Erkidego guztietan ospatuko dute hori ere, nahiz eta, erkidego batek hala erabakitzen badu, beste egun bat aukeratu ahalko duen horren ordez.

Ordezkatu ezin diren zortzi festa nazionalak ondorengo hauek dira: apirilak 6 (Ostegun Santua), maiatzak 1 (Langileen Eguna), abuztuak 15, urriak 12 (Espainiako Festa Nazionala), azaroak 1 (Santu Guztien Eguna), abenduak 6 (Espainiako Konstituzioaren Eguna), abenduak 8 eta abenduak 25.

2012an, urtarrilaren 1a ez da jai nazionaltzat hartuko, igandea izango baita. Urtarrilaren 2a Andaluzian, Aragoin, Extremaduran eta Ceutan izango da jai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea