Gizartea -
Energia
Gas-hobi bat aurkitu dute Arabako lautadan
Gasaren presentzia antzeman dute egindako prospekzioek. Euskadik urtean kontsumitzen duen gas kantitatea 60 aldiz aurkitu dute meategian.
Erredakzioa
Arabako lautadan egindako prospekzioek gasaren presentzia antzeman dute. Euskadik urtean kontsumitzen duen gas kantitatea 60 aldiz aurkitu dute meategian. Bertako gasarekin Espainia osoa bost urtez hornituko lukete.
Patxi Lopez lehendakariak eta Bernabe Unda Industria sailburuak aurkikuntzaren berri eman dute gaur Dallasen (AEB). HEYCO konpainiaren gas lantegi batean izan dira gaur agintariak, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.
"Gran Enaran esplorazioak egin ditugu, guztira 14 prospekzio, horietako 13k mila milioi metro kubiko gas dagoela esan digute, Euskadik 60 urtetan beharko lukeena", adierazi du Lopezek. AEBetan bidaia ofiziala egiten ari da lehendakaria.
100 milioi euroko inbertsioa
Horregatik, aurkikuntza behin betiko baieztatzeko bi prospekzio berritan 100 milioi euroko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak.
Gas naturala euskal energia eskariaren % 42 da egun. Datorren hamarkadan gasa erregai nagusia izango da, Eusko Jaurlaritzako arrikuspenen arabera.