Gizartea -

Gertaera

Hildako bat eta zauritu larri bat Amurrion, hegazkin txiki bat erorita

Istripua ostiraleko 12:40ak aldera jazo zen, hegazkina Arabako udalerriko lursail batera erori ostean. Antza denez, lur-hartzeko maniobra egiten saiatu ziren motorrean arazo bat zutela ikustean.

Amurrion eroritako hegazkina. Argazkia: EITB
Amurrion eroritako hegazkina. Argazkia: EITB
Istripua Amurrion: Hildako bat eta zauritu bat hegazkin txiki bat erorita

00:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegaldi irakasle bat hil da eta horren ikaslea larri zauritu motorrik gabeko hegazkin txiki bat Amurrion erorita, Udaltzaingoak jakitera emandakoaren arabera.

Eguerdiko ordu batak aldera, motorrik gabeko hegazkin txiki bat erori zen Lopezeko gainean, Amurrio eta Aiala udalerrien arteko leku menditsu batean. Antza denez, lur-hartzeko maniobra egiten saiatu ziren motorrean arazo bat zutela ikustean.

Istripuaren lekura Larrialdietako Zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat joan ziren, eroritako lekura iristea zaila baitzen.

Loiuko aireportuko kontrol-dorreak eman zion Ertzaintzari istripuaren berri.

Herrizaingo Sailak eta Loiuko aireportutik jakitera eman dutenez, hildako pertsona (27 urte) Plentziakoa (Bizkaia) da. Haren ikaslea (24 urte) Zaratamokoa da (Bizkaia), eta "oso larri" dago Larrialdietako Zerbitzuan, Gurutzetako Ospitalean, buruko traumatismo batengatik, Osakidetzak jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea