Gizartea -

Luizia Almerian

Almanzorako luiziko 3 hildakoen gorpuak aurkitu dituzte koba-etxean

Luizi handi batek hiru etxe eta bi kobazulo-etxe estali zituen atzo goizaldean Cuevas de Almanzora herrian. Hildakoak familia bereko hiru kide dira, eta ezbeharraren unean beste bi kide zeuden bertan.

Hiru hidako Cuevas del Almanzorako luizian. Argazkia: EFE
Hiru hidako Cuevas del Almanzorako luizian. Argazkia: EFE
Hiru hidako Cuevas del Almanzorako luizian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko aita eta 21 eta 25 urteko bi semeen hilotzak dira harrien artetik atera dituztenak. Semeetako bat gaueko hamaiketan atera dute eta beste semea eta aita goizaldeko ordu bata aldean.

Atzo goizaldean izan zen ezbeharra; luizi handi batek hiru etxe eta bi kobazulo-etxe estali zituen Cuevas del Almanzora herrian, Almerian. Ezbeharra gertatu eta berehala hasi ziren lanean Guardia Zibila eta suhiltzaileak, eta gaur goizaldeko ordu bata arte aritu dira bilaketa lanetan. Jesus Caicedo alkatearen arabera, lan oso konplexuak izan diraazkartasuna eta segurtasuna bermatu behar zituztelako.

Familiako ama atzo goizean aurkitu zuten bizirik, eta erietxera eraman zuten tibia eta peronea hautsita baitzituen. Hirugarren semeak eta aldameneko etxean bizi zen 70 urteko emakume batek, berriz, bere kabuz atera ziren, onik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea