Gizartea -
Emakumea landa eremuan
Berdintasun erreala eskatu du Unzaluk Landa Eremuko Emakumeen egunean
Etorkizuneko nekazaritzako politika bateratuan, berdintasun politikek presentzia nabarmena izatea espero du Pilar Unzaluk, ingurumen sailburuak.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, lehen sektoreko emakume eta gizonen arteko "berdintasun erreala" defendatu du gaur Ordizian (Gipuzkoa), Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren VIII. Ekitaldian. Gainera, etorkizuneko nekazaritzako politika bateratuan berdintasun politikek presentzia nabarmena izatea eskatu du.
Landa Eremuko Emakumeen Batzordean honako hauek hartzen dute parte: Landa Eremuko Emakumeen Elkarteak; Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiak; Emakunde; Itsasmendikoi eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko pertsonala.
Jardunaldiaren ardatz nagusia landa eremuan emakumeek duten parte-hartzea eta ekarpen ekonomikoa izan da; egungo eredu ekonomikoak, tradizionalki, batez ere emakumeek egindako lanak baztertu dituelako eta landa eremuko sektore ekonomikoetan desberdintasunak daudelako.
Zentzu honetan, Unzaluk "Landa Eremuko Emakumeen Batzarretik egiten ari diren lana goraipatzeko beharra" azpimarratu du.Emakume Nekazarien Estatutuaren zirriborroa Parlamentuan aurkeztea nabarmendu du. "Legegintzaldi honetan sailak hartutako konpromisoa zen eta nekazaritza arloan aitzindaria bilakatu da". Euskal emakume nekazariek merezi duten tokia hartzeaz gain, sektore honetako berdintasun politiketarako eredu bilakatuko da", adierazi du Unzaluk