Gizartea -

Ikerketa

Gipuzkoan, itsaso zabalean, irailean aurkitutako giza gorpuzkiak identifikatu dituzte

Arrantzan atera ostean Hendaian desagertu zen 74 urteko gizon baten gorpuzkiak dira. Haren arrantza-ontzia hutsik eta bidaiaririk gabe aurkitu zuten.

Giza-gorpuzkiak aurkitu zituzten arrantzaleak. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Giza-gorpuzkiak aurkitu zituzten arrantzaleak
Giza-gorpuzkiak aurkitu zituzten arrantzaleak. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Gipuzkoan, itsaso zabalean, irailaren 24an aurkitu zituen gorpuzkiak Hendaian astebete lehenago (irailaren 17an) desagertutako 74 urteko gizon batenak dira.

Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkariordetzak aditzera eman duenez, Guardia Zibilak arrantzale batzuen abisua jaso zuen irailaren 24an, kostaldetik 9,4 miliara giza gorpuzkiak aurkitu zituztela jakinarazteko.

Protokoloa abiatuta, Guardia Zibilak eta Frantziako Polizia Nazionalak ikerketa abiatu zuten, aurkikuntza horren eta Hendaian izandako desagerpenaren artean loturarik zegoen jakiteko. Izan ere, desagertutako gizon horren arrantza-ontzia Oleron uhartean aurkitu zuten irailaren 25ean.

DNA analisiak eginda, desagertua identifikatu eta itsaso zabalean aurkitutako gorpuzkiak harenak direla ondorioztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Iparraldeko kostaldea albisteak