Gizartea -

Foruzaingoa

9 metro karratuko gela batean zeuden 19 gazte salatu dituzte Iruñean

Bestalde, 80 pertsona salatu dituzte Burlatan eta Atarrabian boleibolean jolasteagatik.

Foruzaingoa, ikasleen erresidentzian. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzaingoa, ikasleen erresidentzian.
Foruzaingoa, ikasleen erresidentzian. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

93 salaketa jarri ditu asteburuan Foruzaingoak, osasun arautegia ez betetzeagatik. Tartean, 19 gazte salatu ditu Foruzaingoak, Iruñeko unibertsitate erresidentzia bateko 9 metro karratuko gela batean egoteagatik.

42 pertsona salatu ditu Foruzaingoak musukoa ez erabiltzeagatik edo gaizki jantzita eramateagatik, 29 kalean edateagatik, 20 aforoa ez errespetatzeagatik, kalean segurtasun distantzia errespetatu gabe erretzeagatik eta 1 konfinamendu neurriak ez betetzeagatik.

Ostiralean eta larunbatean, kalean edaten zeuden 23 talderengana bertaratu da Foruzaingoa, Burlatan, Zizur Nagusian, Ardanatz Eguesibarren (10 gazte salatuta) eta Iruñean (19 gazte).

Osasun neurriak ez betetzeagatik (musukoaren erabilerari eta segurtasun distantzien urraketari lotuta) patruilak bidali behar izan dituzte Uhartera, Artikara, Barasoainera, Aitzoainera, Sarrigurenera, Martzillara, Elizondora, Mutilora eta Alesbesera joan. Alesbesko kasinoaren kasuan, foruzainak heltzean, bertan zegoen jendeak atzeko atetik ihes egin zuen.

Zenbait bileretara ere joan dira foruzainak, Larragetan (11 pertsona salatuta) eta Sarrigurenera (9 salaketa).

Mutiloko, Milagroko, Ororbiako eta Mendigorriako tabernetan ere izan da Foruzaingoa. Azken kasuan, tabernako jabeari salaketa jarri dio. Zarata egiteagatik salaketak jarri dituzte Murchanten eta Irurtzunen, eta Berriozarren sei pertsona salatu dituzte kalean edateagatik.

80 pertsona salatu dituzte Burlatan eta Atarrabian boleibolean jolasteagatik

Bestalde, Foruzaingoak 80 pertsona salatu ditu Burlata eta Atarrabia artean, gaur arratsaldean, boleibolean jolasten ari zirela. Izan ere, sei pertsonako muga dago Nafarroan, taldean biltzeko, eta beraz, COVID-19aren kontrako prebentzio neurriak urratzen ari ziren.

Hainbat pertsonaren deia jaso eta gero bertaratu dira agenteak eta hantxe harrapatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Foruzaingoa Koronabirusa